Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluaketa / Evaluación. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluaketa / Evaluación. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de septiembre de 2034

Ikasgai bakoitzean egin beharreko lanak, eta etengabeko ebaluaketa sistema. ( E.E.S.)



Ikasgaiaren ebaluaketaren emaitza lortzeko honako bi aukerak dauzkazue:
  1. Azterketa egitea (kasu honetan ezohiko deialdian, ez ohiko deialdian).
  2. EES ==> "Etengabeko Ebaluaketa Sistema" + azterketa
...........................................................................
E.E.S.

Sistema hau aukeratzekotan, ikasgaiaren ebaluaketaren emaitza lortzeko, bai azterketaren emaitza, bai EESan lortutakoa, batuko dira, eta bakoitzak ikasgaiaren emaitzaren %eko 50ekoa izango da.

EESren %eko 50ekoa lortzeko, azpitalde batean egon behar duzu. Azpitaldea, gehienez, 4 lagunez osatuta egongo da, eta azpitaldeak agindutako EGINKIZUN GUZTIAK egin behar du. Honetarako, lanak egiteko egutegia bete behar duzue. 
EES.TIK KANPOAN GERATZEKO BALDINTZAK

  1. Justifikatuta ez dauden faltak izatea ==> 4 edo gehiago
  2. Agindutako lan GUZTIAK ez egitea
  3. Lanak egiteko EGUTEGIA ez betetzean (epetik kanpoan egitea)

LANAK
  
Ikasgai bakoitzean, azpitaldeak honako lan hauek egin behar ditu:

  1. Auzitegi Goren edo Konstituzionalaren EPAIA (epaia, laburpena eta araudian oinarrituta dagoen hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago)
  2. DOKTRINAren artikulu bat (laburpena eta araudian oinarritutako hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago)
  3. 4 galderetako TEST AZTERKETA egitea.
    (laburpena eta araudian oinarritutako hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago). Lanak egiteko egutegian dagoen datan, azterketa, erantzun zuzenak eta beste azpitaldeen ebaluaketaren emaitzak argitaratuko dira.
  4. Beste azpitaldekoek egindako test azterketak ERANTZUTEA.
----------------------------------------------------------------------------
GIZARTE SEGURANTZA II Ikasgaian:

Gaur (2015/11/11) ikasgai hau irakasten hasi naiz, ondorioz, nire ebaluaketa sistema erabiltzeko aukera ematen dizuet (borondatezkoa da), eta aukeratzekotan, aste honetan, banakako formularioa, azpitaldekoen formularioa eta blogak erregistratzeko formularioa osatu  behar dituzue, eta hemendik aurrera nire ebaluaketaren sistemarena proportzionalki aplikagarria izango da.
Mila esker. Ongi izan.

lunes, 26 de mayo de 2014

Ebaluaketa.... Araudia.

domingo, 2 de febrero de 2014

Ebaluaketaren emaitzak eta erregistratu ez duzuena zuzentzeko azken aukera.

Ebaluaketaren emaitzak bihar argitaratuko dira, baina zuetariko batzuek, nahiz eta esan etengabeko ebaluaketa sisteman parte hartu duzuela, ez duzue "Banakako eta azpitaldeko formularioa" bete eta ondorioz, ez zarete azpitalde batean agertzen.

Beste aldetik, "ariketak erregistratzeko formularioak" irakurri ditut, eta ez daude hor egin beharreko lan guztiak erregistratuta.

Bi formulario hauek, ikasgelan azaldu nuen moduan, Blogeko goiko partean daude, dagozkien pestainetan, eta hor erregistratuta ez dagoena ezin da ebaluatu.

Berrikusketaren egun arte dena ondo erregistratzeko aukera daukazue. Hortik aurrera erregistratuta ez dagoena ez dut aintzat hartuko, eta dena den, erregistro berriak ebaluatzeko, berrikusketara etorri behar duzu honen eske.

Honako link honetan, esandako guztia konproba dezakezu:

https://drive.google.com/folderview?id=0B_rgZg56-aoqS2g0WV82VVpyNWM&usp=sharing

Mila esker. Ongi izan.

domingo, 15 de septiembre de 2013

Asistentzia urrapenak.

Etengabeko ebaluaketa sistema aplikatzeko, ezinbestekoa da ikasgelara dagokigun ordutegian etortzea.

Gehienez, 3 urrapen onartuko dira. 3 urrapen baino gehiago izatekotan, ikaslea etengabeko ebaluaketa sistematik kanpoan geratuko da, eta bere ebaluaketa azterketaren araberakoa izango da.

Ez etortzekotan, justifikatzen baldin bada (gaixorik egoteagatik, adibidez), ez da urrapentzat hartuko.

Mila esker. Ongi izan.