domingo, 2 de febrero de 2014

Ebaluaketaren emaitzak eta erregistratu ez duzuena zuzentzeko azken aukera.

Ebaluaketaren emaitzak bihar argitaratuko dira, baina zuetariko batzuek, nahiz eta esan etengabeko ebaluaketa sisteman parte hartu duzuela, ez duzue "Banakako eta azpitaldeko formularioa" bete eta ondorioz, ez zarete azpitalde batean agertzen.

Beste aldetik, "ariketak erregistratzeko formularioak" irakurri ditut, eta ez daude hor egin beharreko lan guztiak erregistratuta.

Bi formulario hauek, ikasgelan azaldu nuen moduan, Blogeko goiko partean daude, dagozkien pestainetan, eta hor erregistratuta ez dagoena ezin da ebaluatu.

Berrikusketaren egun arte dena ondo erregistratzeko aukera daukazue. Hortik aurrera erregistratuta ez dagoena ez dut aintzat hartuko, eta dena den, erregistro berriak ebaluatzeko, berrikusketara etorri behar duzu honen eske.

Honako link honetan, esandako guztia konproba dezakezu:

https://drive.google.com/folderview?id=0B_rgZg56-aoqS2g0WV82VVpyNWM&usp=sharing

Mila esker. Ongi izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario